Mugaz gaindiko artisten programazioa - kuadro fiskal, sozial eta juridikoa [formakuntza bideo-konferentzia moduan]
Pirinio-Atlantikoetako Tokiko Jarraipen Dispositiboaren partaidetzarekin, Euskal kultur erakundeak elkarteei zuzendu informazio gaualdi bat antolatzen du Mugaz gaindiko artisten programazioa - kuadro fiskal, sozial eta juridikoa gaiaren inguruan.
Izan artista edo egitura programatzaile/enplegatzaile, URSAAF bezalako administrazioei begira zein ote dira bete beharrak?
Abokatu berezitu batek eramanen duen informazio gaualdi horretan, artisten mugaz gaindiko zirkulazioa aipatuko da. Zuzenbidean berezitua den hizlariak mugaz gaindiko egitasmoenzat elkarte edo/ta artistek segurtatu behar dituzten egin beharrak aurkeztuko ditu: kontratuak, zirkulazioaren modalitateak, babespen soziala...
Gaualdi horretan, parte hartzaile ezberdinen arteko solasaldiei toki garrantzitsua utziko zaie.
Xehetasunak
- Formakuntza saio hau sarean iraganen da
- Parte hartu nahi dutenek 2020ko abenduaren 1a arte dute EKE-ri izena emateko: maia.etchandy@eke.eus / 05 59 93 38 72
- EKE-k bi informazio gaualdi berri antolatzen ditu Uztaritzen - Albistea irakur
- Elkarte-kideen jarraitzeko programa
Kultura agenda eskuratu emailez
Euskal kulturaren agenda (Astero)