Kulturaren ataria eta bertsulari.com webgunea
Baliabideak
Euskal kulturaren atariaren sortzea
Batekmila programaren barnean, Euskal kultur erakundea euskal kulturaren internet ataria sortzen hasi da 2004ko otsailan, http://www.eke.org webgune zaharra berritzeko paradaz baliatuz.
Egitasmo honen bidez, Informazio eta Komunikazio Teknologietan
oinarritu zerbitzu multzo bat eskaintzen da lau hizkuntzatan (euskaraz,
frantsesez, ingelesez, gazteleraz).
Hona ondotik, atari horrek eskaintzen dituen zerbitzuetatik batzu :
- publiko zabalari euskal kulturaren alderdi guzien ezagutzeko gakoak ematea, kultura aktore ezberdinek berek erregularki eguneratuko duten dokumentazio dinamiko eta fidagarri bati esker,
- publiko berezituari (elkarte, artista, erakasle, administrazio) zerbitzu andana baten esku uztea, bakoitzaren arte, hizkuntza edo ondare egitasmoen garapenaren errazteko,
- artistei eta kultura elkarteei beren aktibitateei, egitasmoei eta programazioei buruzko xehetasunak berek sartzeko posibilitatea ematea, izan daitezen kostaldean ala barnekaldean,
- elkarteei, artistei eta tokiko erakundeei informazioen trukatzeko posibilitatea ematea, intranet sistemaren bitartez partaidetzen eta Euskal Herri mailako kultura egitasmoetan sinergiaren sustatzeko.
Lurralde webgunea
Besteak beste, webgune horrek euskal
kulturaren agenda bat argitaratzen du, Euskal Herriko arteari,
hizkuntzari eta ondareari buruzko informazio trinkoak, bai eta tokiko
elkarteen eta artisteen aurkezpen xehea (datu-basea) ere. Bestalde,
atariak extranet-intranet dimentsio bat badauka, beren egoitza edozein
lurraldetan izanik ere, Euskal Herriko kultura elkarteek barne
komunikazio eraginkorrago bat ukan dezaten pentsatuak diren
ekitaldiekin kultura agenda bateratu baten osatzeko tresna, topagune
"birtualak"...)
Parte hartzea sustatzen duen webgunea
Helburua
ez da tokian-tokiko errealitateari desegokia litzatekeen informazio
sistema zorrotz eta garesti baten plantan ezartzea. Hori baino gehiago,
deszentralizatu argitaratze plataforma honen erabilera eta
parte-hartzea bultzatu nahi dugu, euskal kulturaren ataria euskal
kultura bizi baten erakusleihoa eta denbora berean lankidetza tresna
izanen delarik. Horren lortzeko, lan usaiak aldatu beharko dira kultura
eragileen arteko sare baten sortzea laguntzeko eta kalitatezko
informazio aberatsen hedapenaren segurtatzeko.
Ondorioz,
Euskal kultur erakundeak hautu teknologiko egokiak egin ditu, tresna
erabil erraza izan dadin baliatzaileentzat eta kultura aktoreentzat.
Horretarako, Baionako SEI informatika enpresaren laguntza teknikoa ukan du. Enpresa hori Eibarko CodeSyntax etxearekin elkarlanean ari da, azken hau ZOPE sisteman oinarritu webgune ele-anitzen kudeaketan berezitua delarik.
Bertsularitzari ohore www.bertsulari.com helbidean
Euskal kulturaren ataria beste webguneetarik ezberdindu nahi izan
dugu, internautei emanen zaien informazioaren kalitateari esker.
Horrexegatik, edukinak bi ardatz nagusiren inguruan oinarrituko dira :
- euskal kulturaren aktualitatea (egutegia, sorkuntzak, ekoizpenak...)
- tokiko kultura baliabideen baloratzea (jakinduriak, gaitasunak...)
Bigarren pundu honentzat, Akitania eskualdeko kontseiluko B.N.S.A.
Banku Numerikoarekin partaidetzan, Euskal kultur erakundeak www.eke.org
atariaren barnean kokatzen den bertsularitzaren ezagutarazteko webgune
baten idekitzea deliberatu du.
Webgune honek bereziki ipar
Euskal Herriko bertsulariak aipatuko ditu eta Donostiako Xenpelar
Euskal Herriko bertsularien dokumentazio zentroaren laguntza ukan du.
Ondoko helbidean dago ikusgai : www.bertsulari.com