Ondare heziketa
Ondarea, objektuak, monumentuak, aberastasun naturalak dira. Bainan jakintasun anitz dira ere, osatzen gaituzten gorputz gabeko errealitate andana bat. Iraganeko gauzen zaintzeaz gain, heziketaren zerbitzuko tresna bat izan daiteke.
2002an, Hezkuntza ministeritzak ondarearen adopzio kontzeptua garatu du.
Ideia da ikasleek modu material eta intelektualaz, eraikin bat, auzo bat, erakustoki bat, bilduma bat, obra bat edo hurbileko gune bat beregana dezaten. Hautatu elementuaren memoriaren eta aldi berean geroaren "jabe" bilaka daitezke.
Jakintza arruntetik at, beren herritartasun erantzukizunaren konzientzia hartzen dute, zaintzen eta berritzen ikasten duten ondare horren aitzinean. Bestalde, adopzioak halako hurbiltasun bat sortzen du, lotura azkar eta iraunkorra sortzeko parada ematen duena. Ikasleak egiazko aktoreak bilakatzen dira beren ingurumenean.
Eta Euskal kultur erakundea, bere programen bitartez, dinamika horietan azkarki engaiatua da.
Atal honetan, EKE-k antolatu ekintzak aurkeztuak dira :
- Ahetzeko latsarriaren arraberritzea
(2009-2010) - Errobi Mintzo, natura ondareari buruz eraman ingurumen heziketaren inguruko programa, MIFEN (Maison d'Initiation à la Faune et aux Espaces Naturels) etxeak bultzaturik.
- Xaharren Urratsetik, belaunaldien arteko harremanen laguntzeko programa, materiagabeko ondarean oinarritua, xaharren memoriaren bitartez.
- Uztaritzeko latsagiaren berritze egitasmoa, gazte batzuek eginik, aldi berean dimentsio sozial eta teknikoan oinarritzen dena.