Amaia Riouspeyrous

Amaia Riouspeyrous

Amaia Riouspeyrous,1984an Donapaleun sortua, Anhauzen bizi da, aita anhauztarra eta ama Ezterenzubikoa dituela. Garaziko ikastolan egona, eta ondotik Baigorriko kolegioan. Orduan sartu zen Mikel Erramouspek eta Joseph Marisek kudeatzen zuten "Iguzki Lore" koralan. Bederatzi urtetan, 1993an, parte hartu zuen Kantu Txapelketan "Okarrina" taldearen sorkuntza batekin, hitzak Daniel Xalbadorrek idatzi zizkiolarik. 2009ko apirilean grabatu du Agorila disketxean "Har Ezazu" bere lehen diska.