Gaia(k):

Eñaut Etxamendi

Eñaut Etxamendi

 

Kultur eragile suharra, ofizioz laborantza ingenidore eta erakasle, Eñaut Etxamendi (Ezterentzubi, Nafarroa Beherea, 1935) militante izan da Enbatan eta inplikatu da Herriaren garapenean. Larralde lagun, kantagintzan abiatu zen,lehen kantaldiak emanez Ez Dok Amairurekin. Kantugile izaiteaz gain, elelabur, eleberri, ipuin eta olerki idazlea da. Maiatz argitaletxeak haren idazlanen bilduma argitzen hasia da. Eskaini digun elkarrizketan, kontatzen dizkigu Nafarroa Beherearen egoera 1960 hamarkadan eta bere ibilbidea.