Jean-Mixel Bedaxagar

Jean-Mixel Bedaxagar zuberotar kantaria (Urdiñarbe, 1953) xirula eta ttun-ttun joile famatuenetariko bat dugu. Haurrean Urdiñarbeko plazan bere lehen maskaradak ikusi zituenean, xirularen hotsa muinean barna sartu zitzaion. Geroago, Etxahun-Iruri eta Copain maisuekin ikasi ondoan, bai eta ttun-ttuna jotzen ere, maskaradetan eta festetan ibiltzen hasi zen. Eskaini digun elkarrizketan, bere musikari ibilbideaz ari zauku eta Etxahun-Iruri ospetsuaz oroitzen.