Rafael Zulaika

Rafael Zulaika

Rafael Zulaika zuzendaria gidari (Donostiako San Telmo museoko zuzendaria izana), proposatzen dizuegu Baionako Euskal museoaren bisita baten egitea. Erakustokiak Euskal Herriari buruzko bilduma etnografiko nagusia gordetzen du. Itxiera tartea izan ondoan, 2001ean zaharberriturik berzabaldu da. 2000 objektu banatuak dira bertan 20 areto tematikotan. Erakusketa iraunkorraz gain, Baionako Euskal Museoak aldi bateko erakusketak, bai eta ere kultur animazio desberdinak eskaintzen ditu.

 

Infografia: EKE

Dagourette

"Merkatari etxe hau, ontziola baten lekuan eraiki zuten XVII. mende hastapenean. Kaian deskargatu salgaien biltzeko baliatu zen haren etxabe zabala. Ondoko mendeetan barna, komentu eta erietxe izanik, egoitzaren saihetseko horman, haurrak abandonatzen ziren leihatila ikus daiteke oraino. Jatorrizko itxurara itzularaziz, XX. mende bukaeran zaharberritu zuten, eta gaur egun, Euskal Museoa aterpetzen du."