Herri kirolen federazioa
Indar jokoak izan dira Euskal Herrian guzian, gora behera, elgarren
arteko desafio batzuetan, bainan ez ziren denetan jok berak ez neurri
eta arerio berdinak. Jakin dugunaren arabera, Xiberon, 1987
urtean, Milou Castan, Gaby Etcart, Doxpi eta bertze lagun batzuek
antolatu zuten lehen zazpi probintzietako xapelgoa.
Atharratzen, erran behar da denboran han bertan eta Alozen izan zirela jadanik jokoak. Bigarren aldi bat lotu ziren, gero lan haundiegia agerta zen, ez zuten beraz segidan luzatu.