Toberak
Tobera-munstra deitu herri antzerki moten bidez, gizarteak herritar baten portaera salatzen zuen.
Zigor kolektibo hori Europa guzian hedatua izan da, "charivari", "cencerrada", "rough music", Euskal Herrian ere karrusa, galarrotsak, zintzarrotsak, toberak edo kabalkadak izenekin. Forma zahar horretan iraun zuen 1937a arte.
Alegiazko auzi bat
Besta eder baten egiteko aitzakia zen. Antzerki zatiriko honetan, alegiazko auzi bat antzezten zen, gorte eta sujetekin.
Auziaz gain, dantzak bazuen ikaragarriko garrantzia, dantzari kategoria ezberdinekin : bolantak, kaxkarotak, basandereak, andere xuriak. Partehartzailetan, besteak beste, bertsolariak, musikariak, pailazoak publikoa irri eginarazteko, aurkitzen ziren.
Denek desfile batean lerrokaturik herriko plazara heldu ziren ikuskizuna irekitzen zutela bai eta bukatzen, herritar andana baten parte hartzearekin.
Gehiago jakin: Irisarriko toberak
Toberen bilakaera
1939-1945ko gerla ondoan, gizartea aldatu da, eta harekin, ohidurak ere. Jadanik kritikatua zen toberen forma hori pixkanaka desagertu da. 1937an Irisarrin iragan toberak azkenak ditaizke.
Antolatu dira kabalkadak bai eta tobera gisakoak, gaiak aldatuz. Adibidez, 1950 urtetik landa, alegiazko gaietan oinarriturik zeudenak, Luhuson eta Makean, aitzinagoko joko guziak atxikiz (dantza, auzi, zirtzil, zaldizko, huxer,...).
1970 urteetan, Europa guzian antzerkiaren formak erreberritzen ari zirela, abertzaleek toberen irakurketa politiko berri bat proposatu zuten, tokiko boteren ordenuaren zalantzan ezartzeko (Iholdin 1974an, Eiheralarren 1988an, Baigorrin 1976an eta 1979an, Amikuzen 1991n, besteak beste).
Kabalkadak gaur
1990 urteetatik goiti egin gogoeten ondorioz, orai antolatzen diren kabalkadak konpromiso bat aurkitu dute. Herrien arazoa aipatzen dira baina denen tendentzia kontutan hartuz eta bortizkeririk gabe. Herriko elkartasuna sustatzeko eta bermatzeko du gehien bat lehen helburua.
Fonoteka
Entzun Xabier Itçaina ikerlariak Uztaritzen eman hitzaldiaren pasarte batzu. "Lapurdiko toberak XIX. eta XX. mendeetan", Uztaritze, Hartzaro festibala 2010 (2010/02/05).
Bibliografia
- "Baigurako bolantak, Toberak eta ohidura dantzatuak Irisarrin" (1/2) - Xabier Itzaina (2012)
- "Baigurako bolantak, Toberak eta ohidura dantzatuak Irisarrin" (2/2) - Xabier Itzaina (2012)
- La parade charivarique en Basse-Navarre et Labourd / Kabalkada ou Toberak (Inbentario fitxa - Frantsesez - PDF)
- Tobera-mustrak Lapurdi barnekaldean. Xabier Itzaina, Sukil, cuadernos de cultura tradicional (Iruña-Pamplona), 2, Iruña-Pamplona, 1998, p. 2-18.
- La société du tambourin, une histoire sociale de la musique à danser en Pays basque, Xabier Itzaina, Brepols, Turnhout, 2022
- Sarako kabalkadaren bezperetan, 1815eko Turrut-Arrosaren tobera, 2016-10-05, Dantzan.eus
- Canico eta Belchitin, tobera fartsa (Bilketa.eus)
- Libertitzeaz. Antton Luku, Pamiela, Iruñea, 2014.
- Sanction morale, fête et politique : le charivari à Itxassou au XIXe siècle. Xabier Itzaina, Revue d'Histoire de Bayonne, du Pays-Basque et du Bas-Adour, 151, 1996, p. 435-450.
- Xabier Itçaina - 2007ko Itsasuko kabalkadak (www.dantzan.eus)
- La tradition de danse en Béarn et Pays Basque français. Jean-Michel Guilcher. Editions de la MSH, Paris, 1984.
- Etudes sur le théâtre basque. Le théâtre comique. Chikitoak et koblak. Mascarades souletines. Tragi-comédies de Carnaval. Sérénades charivariques. Parades charivariques. Farces charivariques. par Georges Hérelle. Librairie Ancienne Honoré Champion-Edouard Champion. 5, quai Malaquais, Paris, 1925.
- Théâtres basques, une histoire du théâtre populaire en marche. Hélène Etchecopar-Etchart, Bayonne, Gatuzain, 2001.