Thème(s) :

Y non, y noiz … ? (Euskalo)

Y non, y noiz … ? (Euskalo)

Non eta noiz hasi zan euskara
ez badakigu,
Zergaitik ezarri behar dogu
noiz eta non behar dogun euskara amaitu?
Zergaitik, ba, euskara mugatu?
Itxi zabalik
euskal mugak
(mugarik baleude, eta badaude…)
Sorbonan be adi eizu bizkaierea!
Ze, ez da Bizkaian frantsesa aditzen, ala?
Euskal bazterrak eta ahots lasterrak
izanen dituzu denbora pasa ahala:
Antzineko lur zuribeltzetan,
3D den irudi moderno honeetan
eta auskalo, euskalo, geroko euskaran
inon, inoiz…
Agian beste hizkuntzez lagundurik
oui bai ez non?
Y non…
Y noiz…
Dana dala izan gaitezan
beti bizirik
euskara
eta
euskaldunok.