Olentzerori gutuna
Paroles
Heldu da eguberri festaren eguna
ondoan familia ondoan laguna
guk erran nahi dizugu zer den nahi duguna
horregatik idatzi dizugu gutuna.
Olentzero egun on, otoi adi egon.
Familiak behar du diru ta zorion.
Batzuk irribarrez ta batzuk negarrez,
batzuk badute dena, ta batzuk ezer ez.
Olentzero herrira ongi etorria
Euskal Herrian baita arazo larria
ematen digu pena ta kentzen irria
ez dugu bi partetan nahi Euskal Herria.
Janaria pobreentzat da oparia.
Guk sobera daukagu, ta botatzen dugu.
Haientzat da gogorra, guretzat zigorra.
Olentzero nahi dugu, denentzat altxara.
Guk betidanik dugu euskara atsegin
Baionako dendetan erabili ezin
okindegietan ta karriketan berdin
euskaraz bizi nahi dut nire lagunekin.
Hori da egia, biziki larria
guk kendu nahi dugu arrazakeria.
Ez du ezer erran nahi xuria
(e)ta beltza pobreak ongi izatea da gure ametsa.
Biziki zikina da itsasoko ura
gure munduan bada hainbat kutsadura
gertatzen denarekin ez gira gustura
Olentzero babestu ezazu natura.
Kaixo Olentzero, orain eta gero,
hemengo janaria nahi dugu egunero.
Guk jan nahi dugu gure herrikoa
begikoa dugu biologikoa.
Baionako Oihana ikastolako ikasleak - Odei Barroso / Herrikoia