Uso saretan hatzemana
Nous reprenons ici les 5 premières des neuf strophes composant ce bertsu de Pierre Ibarrart. Il retrace le périple d'un pigeon ramier ("palombe") pris dans les filets d'une pantière (Uso saretan hatzemana = "le pigeon attrapé dans les filets")
Sortu naiz ipharrean, udaren hastean,
uso une bakharra ohantze batean :
Ait'amek haute hazi lumatu artean,
zoriona gozatuz hiruek bakean.
Mundurat agertzean biluzia nintzen ;
amattok luma pean ninduen berotzen ;
hazkurriaren biltzen aita zen ibiltzen :
nork erran ni ttipian zonbat gosta naizen ?
Gaztegi nuen egin ohantzetik jauzi ;
lagunen zinhesteak daut eginarazi :
sasirat erortzea nuen irabazi :
amaren bihotzmina ordutik zen hasi.
Ume zentzu-gabea, zer zautzu gerthatu,
ongi lumatu gabe nahiz hegaldatu ?
Ez da behar mirua gidaritzat hartu :
ez berten erranari sobera fidatu !
Zure hegalak aski luzatu orduko,
osto eror denbora zauku, ethorriko ;
Ipharretik hegora gare airatuko :
ni segituz ez zare bidean galduko...