Nere xorteko laguneri

NERE CHORTEKO LAGUNERI (aux amis qui ont eu le même destin) : comment l'auteur a été reconnu inapte au service militaire et s'en réjouit.

Nahi derauzkizuet gaur bi pertsu egin
zuekin izaitea baitut nik atsegin.
Mahatseko esneak (suzko ala sorgin)
pizten deraut zintzurra eztitasunekin :
huna nere chortea chehetasunekin.

Karrosan firurika joan ginen herritik,
Oihuz, irrintzinaka, kantatuz goizetik...
lili, chingol, bandera edo zoin aldetik.
Pettiriren chirula boz bere chokotik.
Mundua harritua zagoen urrundik.

Sortzean bezalache chortean agertu :
buluz gorri bainintzen han naute ikertu.
Aitzindaria etzen lan hortan izertu ;
dudamudarik gabe ninduen on hartu,
mainku, oker naizela ezpaitzen ohartu.

Hamar izana gatik, bai ! Hamar erronkan !
Ez nuen mintzatzeko segur beldurrikan :
mainku naiz eta oker...abantzu errekan...
ihardetsi baitzuen : ale fiche lekan,
joan nintzen eta hasi kantuz errepikan.
...

Piarres LAFITTE