Nere makila
NERE MAKILA (mon makila) : le seul moyen de locomotion de l'auteur est le makila (bâton en néflier), il n'utilise ni le chemin de fer ni les voitures. Avec son makila pour compagnon, il ne craint aucune comparaison.
Begiztatua nuen aspaldi mendian
mizpir ondo chuchen bat sasien erdian.
Handitzerat utzi dut eta harrekila
aurten egin dut nere...euskaldun makila.
Bi erroden gainean joaiten ez ikasi,
burdin-bidetan, aldiz, sabela nahasi.
Bainan nun dut karrosa ? Nun dut beribila ?
Oinez beti banoa... eskuan makila.
Kana delako batzu hirian baituzte ;
hoitarik gehienak deus guti, nik uste.
Eztut hoik bezain herbail nik nere kabila,
eskuan dudalarik ...euskaldun makila.
Askotan ikusi tut ibilki herrian
aitzindari erneak ezpata gerrian.
Bekaiztia ni ganik urrun joan dadila
zeren eta baitut nik...euskaldun makila.
...