Kantuz sortu naiz
Kantuz sortu naiz eta kantuz nahi bizi
kantuz igortzen ditut nik penak ihesi
kantuz izan dudano zerbait irabazi
kantuz gostura ditut guziak iretsi
kantuz ez duta beraz hiltzea merezi?
Kantuz iragan ditut gau eta egunak
kantuz ekarri ditut griñak eta lanak
kantuz biltzen nituen aldeko lagunak
kantuz eman dauzkate, obra gabe, famak
kantuz hartuko nauia zeruko Jaun onak.
Kantuz eman izan tut zonbeinten berriak
kantuz atseginekin erranez egiak
kantuz egin baititut usu afruntuiak
kantuz aitortzen ditut ene bekatuiak
kantuz eginen ditut nik penitentziak.
Kantuz eginez geroz munduian sortzia
kantuz egin behar dut ontsalaz hiltzia
kantuz emaiten badaut Jainkoak grazia
kantuz idekiko daut San Pierrek Atia,
kantuz egin dezadan zeruan sartzia.
Kantuz ehortz nezate hiltzen naizenian
kantuz ene lagunek harturik airean
kantuz ariko zaizkit lurrian sartzian
kantu frango utziko diotet munduian
kantuz har diten beti nitaz oroitzian.