Biziko egun ederrena

BIZIKO EGUN EDERRENA (le plus beau jour de ma vie) : ode du bertsulari au village d'Ahetze et à ses compatriotes.

Uste dut Euskal Herritik
jendea hemen dagola,
ikusi gabe ez nuen
hau sinetsiko nihola.
Gure zainetan kurri dabila
hemen euskaldun odola,
zuen artean iduritzen zait
parabisuan nagola.

Ahetzen sortu nintzen ta
geroztik bizi Ahetzen,
ta usatua Euskal Herri
guzian kantuz ibiltzen.
Ta aheztarrak ikusi gabeko
hau ez nintuzten sinesten :
Euskal Herriko anai-arrebek
ni zonbait maite nintuzten.
...

Martin TREKU "MATTIN"