Agur Xiberua

Agur Xiberua (Salut la Soule) : une jeune personne quitte la soule pour monter à Paris vivre une vie agréable mais la nature et la Soule lui manquent.

Sor lekhia ützirik gazte nintzalarik
Parisen sarthü nintzan korajez betherik
Plaserez gose eta bürian hartürik
Behar niala alagera bizi
Bostetan geroztik
Nigar egiten dit
Xiberua zuri

Palazio ederretan gira alojatzen
Eta segür goratik aide freska hartzen
Gain behera so-ginik betzait üdüritzen
Orhiganen nizala agitzen
Bena ez dira heben
Bazterrak berdatzen
Txoriak khantatzen !

Errepika :
Agur Xiberua
Bazter güzietako xokhorik eijerrana
Agur sor lekhia
Zuri ditit ene ametsik goxuenak
Bihotzan erditik
Bostetan elki deitadazüt hasperena
Zü ützi geroztik
Bizi niz trixterik
Abandonatürik
Ez beita herririk
Parisez besterik
Zü bezalakorik.

Piarres BORDAÇARRE ''ETXAHUN-IRURI''