Ikas-bi elkartea
Ikas-Bi Elkartea : Zertako eta nola ?
- KEZKEN ESTITZEKO partikulazki burasoak ; zonbat gauza ez ote da erran elebitasunaz. Behar da jakin, haurren ahalak ez dituela gutitzen baizik eta bere adimendua azkartzen du, gehi bat emanez etorkizunari buruz.
- ADIARAZTEKO erakaskuntza hori nola iragaiten den. Ezagutarazteko ikasle elibidun horien ikasgaiak. Segurantza guziak emanak dira haurren adimenduko eta bihotzeko beharrak sugurtatzeko, erakaskuntza harrek gure ingurumena konduan hartzen baitu.
- JAKIN ARAZTEKO Euskal-Herriko burasoeri, erakasleeri eta buruzagieri, bilkuretan parte hartuz, kaxeta, irrati edo liburuxka hunen bidez, euskara ikasten ahal dela eskola publikoetako gela elebidunetan.
- EGITEKO Euskal-Herri guzian, gela elebidunen beharren bilduma. IKAS-BI k nahi du, buraso, erakasle, eskolateko zuzendari, hezkunde nazionaleko buruzagien arteko lokarri izan. Gisa hortako erakaskuntzak, ez bada behar den bezala antolatua, haur guti baizik ez dezake unki. Podere publikoek behar lukete gisa hortako erakaskunza Euskal-Herri guzian zabaldu.
- SEGURTATZEKO erakasleeri, gure sustengoa, erakaskuntza elebidunaren ongi heltzea, heien lanari eta jakitateari esker egina izanen baita ; burasoeri, jakitea erakaskuntza horren ibil moldeak, buruzagiekin har emanak sortarazteko ahala ; Euskarari, erakaskuntza publikoan (lehen mailan, bigarren mailan eta unibersitatean) azkarki sartzea.