"Enbor beretik"

Dokumentu mota:
Bideoa
Gako hitza(k):
Oskar Alegria Jean Ospital
"Enbor beretik"
© Oskar Alegria

Jean Ospital Biarritzen sortu zen, nahiz familia Makearra izan. Betidanik dantzari izan da. Parisen zegoelarik, jazz, dantza klasiko, Tirol edo Kurdistaneko dantza taldetan ari zen lanean. Luis Marianoren ikuskizunetako koreografietan ere parte hartu zuen. Geroago, Ivan Ospitalev izenpean, mundu osoan ibili zen “Les Cosaques de la Mer Noire” errusiar eta ukraniar dantza konpainiarekin. Gorako jauzia egin eta airean hiru itzuli egiteko gai zen. Gaur egun Biarritzen bizi da eta hiri horretan daukan tailerrean, luzaz segitu izan du bere trebetasun eta zalutasuna erabiltzen dantza irakasle gisa. 82 urte dituela, ongi merezi duen erretretaz gozatzen da. Denbora ematen du bere bizi osoan zehar lagundu duten dantza pertsonaien zurezko eskulturak egiten.

© Oskar Alegria

Gehiago jakin