Jendeari baliabideak eman, dantza dezan nahi duen guztia

Dokumentu mota:
Bideoa
Gako hitza(k):
Patxi Laborda
Jendeari baliabideak eman, dantza dezan nahi duen guztia
CC-BY-NC-SA | EKE-ICB

Tradizioa konzeptu dinamiko bat da, transmititzen denean aldatuz ere doazena. Garaikidea izan behar da, aurrekoa kopiatu gabe, gaur sortzen dena, gaurkoak baikira. Baina tradizio hitza sakralizatzea ez da ona, definizioetan galduz kontraesanetan eroriko baiginateke. Duela guti arte, sorkuntza dantza tradizionalean normala izan da. Plazan, egunerokotasunean, gauzak sortu eta hiltzen dira. Dantza maisuek sortzen zuten, inprobisatzen.

Patxi Laborda ahalegintzen da jendeari baliabideak ematen dantza dezan. Horretarako jendeak aukerak egin behar ditu, kosta zaizkionak. "Jauziak arrakastatsuak dira gaur, erraiten baita zehatz-mehatz zer egin" dio Labordak.

Euskal kultur erakundea - 2015

Gehiago jakin