Haurtzaroko oroitzapenak Luhuson

Dokumentu mota:
Bideoa
Gako hitza(k):
besta berri Laurent Harignordoquy Luhuso Jean-Pierre Harignordoquy Fandango mutxiko
Haurtzaroko oroitzapenak Luhuson
© Pirinio Atlantikoetako Departamenduko Artxiboak

Herriko bestetan denak ari ziren dantzan, zahar eta gazte. Jean-Pierre Harignordoquy oroitzen da adineko bikote batek fandangoa dantzatzen zuela kriskitinekin. Jende guzia gelditzen zen, haiei so. Biziki ederki ari ziren. Luhusokoak ziren eta Errekarte zuten izena. Ez daki non ikasia zuten dantzatzen. Bertze gisan, jendeak baltsa, java, paso doble eta holako dantzak ematen zituen. Luhuson, dantza-jauziak ez ziren ematen. Alta, Besta-Berriz, dantzari ederrak baziren, beztituak zirenen artean. Batez ere oilarrak eta zapurrak. Baina talderik ez zen, orduan, herrian.

Makean eta Lekornen jauziak ematen ziren. Pilota partida finitu orduko, mutxikoak ematen zituzten, eta beste dantza batzuk ere bai.

Jean-Pierre eta Laurent Harignordoquy. "Eleketa" programa. 2013 © Pirinio Atlantikoetako Departamenduko Artxiboak - 19AV953

Gehiago jakin