Mutxikoak emanak Urruty familiako elkarretaratzetan Gerezietan (Lekorne, Lapurdi)

Dokumentu mota:
Bideoa
Gako hitza(k):
Laurent Urruty Lekorne Graxi Maya mutxiko
Mutxikoak emanak Urruty familiako elkarretaratzetan Gerezietan (Lekorne, Lapurdi)
© Pirinio Atlantikoetako Departamenduko Artxiboak

Agerria sortetxean, Laurent Urruty eta Graxi Mayaren amak urtero familiako bazkaria egiten zuen. Aitaren hamabi haurrideak elkarretaratzen ziren, berrogeita zenbait jende, orotarat. Egun hortan, mutxikoak ematen zituzten, aldi oro. Edo bazkal aitzin edo bazkal ondoan, edo ezkaratzean edo ate aitzinean, denak mutxikoetan aritzen ziren. Domingo Agerrek zuen musika jotzen. Ohitura horrek aitaren lehenbiziko haurridea 1972an hil arte iraun zuen.
Graxiren ezteietan ere, denak joan ziren, bide gainean, dantzatzera. Mutxikoak eman zituzten.

Laurent Urruty - Graxi Maya. "Eleketa" programa. 2014 © Pirinio Atlantikoetako Departamenduko Artxiboak - 19AV1503

Gehiago jakin