"Denek dugu dantzatzeko ahalmena"

Dokumentu mota:
Bideoa
Gako hitza(k):
Pantxika Telleria
"Denek dugu dantzatzeko ahalmena"
© Pirinio Atlantikoetako Departamenduko Artxiboak

Pantxika Telleriak dio bakoitzak gure dantzatzeko bidea atzeman behar dugula. Feldenkrais metodoa aurkezten digu. Denok badugu dantzaren ahalmena. Onartzea, erakustea, besterik da. Norbere gorputzean zentratu behar da, sentsazio batzuk berriz aseguratu... bada eguneroko lanaren beharra.
Moshé Feldenkrais zientifiko eta kirolariak plantan ezarri zuen metodoa baliatzen du Pantxikak. Gizon hori zauritu zen. Bere zangoa berreskuratzeko, metodo bat eraiki zuen. Metodo hori etzanez bideratzen da. Etzanik, nerbio sistemak deskonektatzen du grabitateari buru egiteko behar duen indarra. Orduan, klasearen eramaileak mugimenduarekiko bide bat proposatzen du, soilik hitzen bitartez. Denok desberdinki interpretatuko dugu mugimendu hau. Mugimendu sinpleak dira, baina itxi ditugu, handitzean. Batzuetan patologiko bihurtu arte. Hor, gorputzari berriz bere bideak atzematea proposatzen zaio. Pantxika beti saiatzen da interpreteak konfiantza giro batean ezartzera. Interpreteak ulertu duelarik konfiantza egiten zaiola, gai da edozein eskaera gainditzeko eta interpretazio maila eramanen du behar den punturaino.
Pantxikaren ustez, euskal dantzaren gaur egungo arazoa edo dantza herrikoiaren arazoa da konplexu handi batekin bizi dela, dantza akademikoari begira edo telebistan ikusten den dantzari begira, eta horrek dantza egiteko moldea baldintzatzen du.

Pantxika Telleria. "Eleketa" programa. 2014 © Pirinio Atlantikoetako Departamenduko Artxiboak - 19AV19AV1356

Gehiago jakin