Mutxikoen berpiztea, Baxenabarren

Dokumentu mota:
Bideoa
Gako hitza(k):
Peio Jaury Beñat Galtxetaburu Fandango Henri Uhaldeborde mutxiko
Mutxikoen berpiztea, Baxenabarren
© Pirinio Atlantikoetako Departamenduko Artxiboak

Beñat Galtxetaburuk dantza jauziak dantzaldietan sarrarazi zituen. Peio Jaury eta Henri Uhaldeborde oroitzen dira jauziak galduak zirela, garai batez. Mezatik ateratzean, aperitifa denboran, ez zen jende handirik. Gero ohitura berriz piztu zen. Beñat hasi zen dantzaldietan dantza jauzien ematen. Lehenago kabalkadak egiten zituzten, baina gero dantzaldietan ez zen dantza jauzirik. Beñatek zituen abiarazi.

Dantzaldiaren bukaerako fandangoa klasikoa zen eta mutxikoak edo lapurtar motxak doi bat, baina ez zen gauza handirik, Beñat aitzin. Mutxikoak 1975-1980ko urteetatik landa zabaldu ziren. Beñat aitzindari izan zen horretan. Jauziak Baxe Nabarretik Lapurdi aldera hedatu ziren, Baionara, Angelura.

Peio Jaury - Henri Uhaldeborde. "Eleketa" programa. 2012 © Pirinio Atlantikoetako Departamenduko Artxiboak - 19AV208

Gehiago jakin