Faustin Bentaberry dantza maisua

Dokumentu mota:
Bideoa
Gako hitza(k):
kadrillak Faustin Bentaberry Michel Aurnague xilo-xilo kontradantza
Faustin Bentaberry dantza maisua
© Pirinio Atlantikoetako Departamenduko Artxiboak

Faustin Bentaberryk Baxe Nabarreko jauzietan entrexatak sartu zituen, euskaldunak sorginak dantza sortu zuen, bai eta kontradantzak. Michel Aurnaguek dioenez, Faustin Bentaberryk zuen entrexaten teknika Garazin sartu, dudarik gabe Xiberoaren eraginez. Faustinek moldatu zituen Baxe Nabarren emateko eta sistematizatu zituen. Orain, kasik urrats guziak entrexatez ematen dira, salbuespenak salbuespen. Dantza batzuk ere sortu zituen, adibidez, kabalkada guzietan orain ematen den martxa. Ordu arte bolant dantza bakarrik egiten zen kabalkadetan edo kaskarot martxa, Lapurdin. Biziki emeki aitzinatzen da dantza horrekin. Beraz, ibilaldian fiteago joateko, kadrilleak erabili zituen, urratsak asmatuz. Bada paraleloa Xiberoarekin: pastoraletan, giristinoak sartzen direlarik beti biziki pausatuak dira, solemneak. Aldiz, Turkoen musikak beti biziak dira eta gehienetan XIX. mendeko kadrilleak dira.
Gero nola ez aipa euskaldunak eta sorginak! Hori, Londresera joateko sortu zuen, ohartu baitzen taulagain batean emateko eta kanpotiarrendako agian jauziak pixka bat aspergarriak zirela. Garaziko lau kontradantzak ere Faustinek sortu zituen. Modan jarri ziren eta dantzaldietan jendeak beti galdegiten zituen.

Michel Aurnague. "Eleketa" programa. 2014 © Pirinio Atlantikoetako Departamenduko Artxiboak - 19AV1487

Gehiago jakin