Aldaketak eta abiatze berriak
1936ko gerla zibilak aldaketa lasterragotu zuen. Hegoaldean, galtzaileei lotuta izanki, txistuak behar izan zuen erregimen nazional-katolikoaren lehentasun berriekin moldatu. Besta Berriko prozesioak atxikiak ziren, bainan agintariek subersibotzat zauzkaten ihauteriak debekatu zituzten.
Iparraldean, egoera lurraldeka desberdina zen. Zuberoan, eredu zaharrak bizirik iraun zuen, nahiz eta Euskal Museoak, ttunttuna desagertzear zegoela ikusiz, 1930ean ttunttuneroen lehiaketak antolatu zituen.
Nafarroa Beherean, Faustin Bentaberry (1869-1936) soinulari eta dantza maisuak aldizka jotzen zituen klarineta, dantzaldi garaikideetarako eta arrabita, jauzietarako.
Kostaldean, Pili Taffernaberry arrabita jolea bezalako azken dantza maisuek ospea galdu zuten, eta lekua utzi zieten Hegoaldeko iheslarien eraginez sortu talde folklorikoei. Ondoko hamarkadetan, dantza talde horien errepertorioa zazpi probintzien ereduan oinarritu zen.
1980. urteetatik aitzina, anitzek tokian-tokiko ohiturak berreskuratu nahi izan zituzten.
Bilakaera horien ondorioz, gaur egungo paisaia koreografiko zein musikala aberatsa eta anitza da.