Musika tresnen historia, Ipar Euskal Herrian
- Dokumentu mota:
- Bideoa
- Gako hitza(k):
- Xabier Itçaina
XX. mendearen lehen erdian, ttunttuna, arrabita eta gero txirula Lapurditik eta Baxe Nabarretik desagertu ziren. Xabier Itçainak badaki, Mattin Zubieta Kanboko txistulariak kontaturik, gerla denboran eta gerla ondoan, Itsasura jiten zela eta han ematen zituztela mutxikoak mezatik ateratzean. Txirularien izenak badira. Uharretakoa ari izan zen txirulan, gero Xuhurrenekoa, itsua, Manez Teillerie. Honek bere kartierreko inauterietan jotzen zuen ere, berdin plazan, atabalari edo akordeoilari batekin. Edo igandeetan, mezatik landa Elizaldeko pareta izkinean, bazterreko musika bezala. Txirula Besta-Berritik baztertu zuten. 1907ko Besta-Berriko argazki batean, txirula eta atabala ageri dira. 1908an, jada, klarinetea da. 1930eko urteetan, txirularia bazen oraino, baina dantza jauzien jotzeko, parte ofiziala fini zelarik. Gero galdu zen.
Luhuson ere, berriz hasi zirelarik kabalkada egiten, 1948an, kobreak erabili zituzten. Txirula zirtzilentzat zen, bigarren klaseko tresna. Makean ere, 1950ean, Besta-Berri kobreekin egin zuten eta gero, jauzientzat, Erlande Agerre Lekondarra jinarazten zuten txirula jotzeko. Tresna batzuk nobleagoak ziren eta arrabots gehiago ere egiten zuten. Arrabitak zuen lehenik bataila galdu, arrabita edo xirimika, ez baitu bolumen anitzik. Gero txirula izan zen. Lehenik sokekilako ttunttuna desagertu zen eta gero txirula bera.
Xabier Itçaina. "Eleketa" programa. 2015 © Pirinio Atlantikoetako Departamenduko Artxiboak - 19AV1524