Euskal dantzariak Baionan (1927)

Dokumentu mota:
Bideoa
Gako hitza(k):
Baiona ezpata dantza sorgin dantza
Euskal dantzariak Baionan (1927)
© National Film Archive - Czech Republic

Baionan, 1927an hartutakoak dira ondoko irudi ikusgarriak. Gipuzkoako, Nafarroa Behereko eta Zuberoako dantzariak ageri dira kalejiran, eta baita Ingalaterrakoak ere. Frantisek Pospisil ikertzaile txekiarrak egindako grabazioak dira. Ezpata-dantzak maite zituen eta Europa osoa kurritu zuen ezpata-dantzak grabatuz. Euskal Herrira Violet Alford-en eskutik iritsi zen. Txistulari eta agintarien ondoren, Gipuzkoako dantzariak ageri dira kalejiran lehenengo, uztai-handiak daramatzatela. Ondoren, Nafarroa Behereko dantzariak, Faustin Bentaberryk gidatuta. Zuberoako dantzariak, eta atzetik Ingalaterrako morris dantzariak. Zuberoako zamaltzainaren antrixaten ondoren, Nafarroa Behereko dantzariak jauzi bat eta "sorgina" dantzatzen ageri dira baita ere.

František Pospíšil - 1927 - Film mutua © National Film Archive - Czech Republic

Gehiago jakin