Itxura xume bat
Dantza jite xumeko soinulariek luzaz lagundu dute.
Hegoaldean berdin Iparraldean, Erregimen Zaharrean eta, batzuetan, XX. menderaino, "tamburinak" soinulari profesional, erdi-profesional, edo ofizialeak (zurgin, ehule, arotz, eiherazain, zapatagin,...) ziren. Laborari eta lur jabe guti.
Soinulari anitz agota auzoetatik heldu ziren: Arizkuneko Bozate, Baigorriko Mixelena, Anhauzeko Xuhitoa.
Batzuk buhameak ziren. Haien arbasoer dantza publikoan parte hartzea luzaz debekatua izanik ere, soinulari horiek leku berezi bat bazuten. Dantza eta soinuaren jakitatearen jabeak ziren, dantzaren kalitatea segurtatzen zuten, baina gazteriaren buruzagien menpe geldituz ("danbolinausiak" edo "soinu mutilak").
Dantza maisu-soinulariaren figurak XX. mendea arte iraun zuen, bertzeak bertze Alejandro Aldekoa bezala Berrizen, edo Maurizio Elizalde bezala Baztanen.