XX. mendeko aldaketa: apezak eta folklorismoa

Apezgoak dantzari buruz zeukan jarrera emeki-emeki aldatuz joan zen, bai Hego, bai Iparraldean XX. mendean zehar, bi fenomenoren bateratzearen ondorioz.
Alde batetik, euskaltzaletasunaren politizazio berriak, honen aldaera guzietan harturik (erromantikoa, karlista, abertzalea, liberala, errepublikarra,...), eragile kulturalak, apezak barne, eraman zituen tradizioan zenbait elementu hautatzera eszenatoki eta talde folklorikoentzako eredu berri baten eratzeko.
Bertzalde, Elizak parropietako dantza taldeen garapena sartu zuen bere gizartearen egituratze estrategia orokorrean, oroz gainetik 1920tik aitzina, bai Hego, bai Iparraldean.
Ezpeletako klarineta joile bat, 1905ean eskumikatua dantzaldietan jotzeagatik, 1932an bikarioak berriz deitu zuen gazteriari dantza erakuts zezan.
Folklorizazioak bide desberdinak hartu zituen, batzuetan dantzaren oinarrizko erroetarik urrunduz, bertzetan hurbilago egonez.