"Nor hil da? Zentzua!"

Dokumentu mota:
Soinua
Gako hitza(k):
Joseph Camino Arnegi
"Nor hil da? Zentzua!"
© Pehau artxiboak - EKE-ICB

"Herritarrek eta ingurukoek betidanik bazekiten Donetch Arnegiko jaun erretoreak zein hastio zuen dantza, bereziki gauazkoa. Ez zen bakarra garai hartan. Libertimenduak edo Bolantak aski gustukoak zituen, goizetan ematen zuten ikusgarria arras begikoa zelakoz. Baina! Baina! Egunaren bururatzeko muntatzen baitzuten haatik "bala"! Eta orduan Donetch ulitxetan! Jaun erretorea erabat aztoratuta!
Arratsalde apala. Faustin Bentaberriren edo Ramuntxoren musikak bazterrak airean dauzka. Gazteak tira ahala dantzan, plaza bazterreko betiko so-egileekin. Arnegiko eliza goraxago han berean. Jaun erretorea, artetan behako bat botatuz plaza aldera, jo hona, jo hara, lehoia bere kaiolan bezala. Bat-batean sartzen da elizan, eta errabiatua, ezkilaren sokari loturik jotzen du hil-zeinu lazgarria. Dan… Dan… Dan… Berehala plazako soinua gelditzen da, herritar norbait zendu delakoan. Bospasei jende lasterka badoaz elizara berri xuxena jakin beharrez:

– Nor hil da Jaun erretorea? Nor hil da?
– Nor hil den? ZENTZUA! Arnegitarren ZENTZUA da hil!

Eta aitzina Dan... Dan... Dan... Frankotan egin du joko hori bera Donetch apezak! Zinez erotu egiten zen dantzaldi denboran!"

Joseph Camino, "Herria maitez, Eliza maitez" | Irakurlea: Pantxoa Etchegoin

Gehiago jakin