Elissamburu (1889): Eskualdun jauziak ez dira dantzak?

Dokumentu mota:
Soinua
Gako hitza(k):
Michel Elissamburu
Elissamburu (1889): Eskualdun jauziak ez dira dantzak?
© Baionako Euskal Museoa

"Bainan ongi egin nukeen lehenago erratea ez direla behar dantzen herronkan ezarri franzesez Sauts Basques, Eskualdun jauziak eta guk gaizki dantza jauziak deitzen ditugunak. Ez, eskualdun jauziak ez dira dantzak, izen horri emanez komuzki emaiten dakogun sentsua. Hobeki deithuren dire, berriz diot, Eskualdunen jauziak. Horietan ez da gaizkirik, ez gaizkiaren egiteko hirriskurik. Gure muthil gazte maitek ez dute hetan deusik xerkhatzen baizik, zangoak arin, jauzi egitea; orok batean berdin ibiltzea; lerdenki, xuxenki, zalhuki egitea beren urhatsak, itzuliak, phikoak; inguru, inguru dabiltzalarik eta formatzen dutelarik zerklo bat, konpas handi batekin egina bezain ederra. Nork ez du gero miretsiko zer aire seriosarekin, irririk egin gabe, zer modestiarekin, begiak aphalduz, ikhusten diren gizon gazte heiek, bai eta heiekin gizon ezkonduak, eta zenbait aldiz zaharrak berak, iduritzen zakoletakotz naski direla oraino hogoi eta lau urthetan. Ene ikhusteko moldea horixe da; bainan, ongi jakin nahi nuke heia ene kusia jaunak nik bezala duen gauza hori prezatzen. Gaur, ohartzen naiz, ixil ixila dago orai artean."

Michel Elissamburu, "Lehenagoko Eskualdunak zer ziren", (Asier Trekuren eta Iñaki Nazabalen edizioa). Euskal Editoreen Elkartea | Irakurlea: Pantxoa Etchegoin

Gehiago jakin