Lapurtarrak eta dantza: Pierre de Lancre (1612)

Dokumentu mota:
Soinua
Gako hitza(k):
Pierre de Lancre
Lapurtarrak eta dantza: Pierre de Lancre (1612)
© Bibliothèque Nationale de France | Jan Ziarnko, 1613

"Nazio honek sorginkeriarekiko pendura miresgarria dauka; pertsonak arin eta mugikorrak dira gorputzez eta gogoz, ekintza guzietan prunt eta zaluak, zangoa airean beti eta, erraten den bezala, buruberoak. Beraz, txapelak nolabait gorrotatzen dituzte, ez dakit zergatik (...) Gauaz gogotik ibiltzen dira urubien gisan, gaualdiak eta dantza gustukoak dituzte, gau eta egun : baina ez pausatua eta seriosa den dantza, hala xehatu eta bihurria. Gorputza gehien toleatu eta inarrosten diena, eta dorpeena da noble eta egokiena iruditzen zaiena. Eta Akelarren dantzan aritzeko erabili ohi duten tuntun berarekin egiten dute dantzan. Horren lekuko, Ziburuko itsua, hainbatek esan digutenez, Sabbaten usu ikusi dutena."

"Tableau de l'inconstance des mauvais anges et démons", Pierre de Lancre, Paris, 1612

Gehiago jakin