"Hobe igandetan lanean aritzea dantzan baino" - Axular (1643)

Dokumentu mota:
Soinua
Gako hitza(k):
Axular
"Hobe igandetan lanean aritzea dantzan baino" - Axular (1643)
© Jose Eizagirre Aiestaran

"Bada kastitatea begiratu nahi duenak, eztu dantzatu ere behar, eta ez soiñuak diren lekhura ioan. Lehenago ientilen artean, eta denboran, desohore zen dantzatzea: eta hala etzen iende ohorezkorik, eta kontuzkorik dantzètan edireiten. Zizeronen errana da: Nemo fere sobrius saltat (Cicer. pro Murena).
Nehor guti dantzatzen da edana eztenean, adimenduan dagoenean. Iende gazte arinen, zenzuz baiño zangoz fidago direnen ofizioa da dantza. Dantzan ezta okhasino gaixtorik baizen.
Hain ahalkea galtzen da; ezagutzatan sartzen da: solhastatzen da, trebatzen da, eskuztatzen da, mandatua egiten da, eta azkenean behar eztena sortzen da. Erran behar da, gauza gaixtoa eta okhasinotsua dela dantza, hartzaz dioenean San Agustinek: Melius est in diebus dominicis arare vel fodere quam choreas ducere (August. de decem chordis).
Hobe da eta bekhatu gutiago da igande egunetan golde nabarretan eta lur lanetan trabaillatzea, ezen ez dantzan haritzea.
Eta hau erraiten dut hunela, ez zeren dantzatzea bera hain gauza gaixtoa den, baiña zeren dantzatik anhitz okhasino behar eztenik sortzen den."

"Guero", Pedro de Axular (1643) | Irakurleak: Pantxoa Etchegoin eta Piarres Ainziart

Gehiago jakin