Eztabaida Iparraldean

Eztabaidak ukan zuen oihartzun zerbait Iparraldean.
Dantza eta soinularien kondenak elizgizonen partetik ezin kondatuak ziren, Axular barne, XVII. mendetik aintzina.
XVIII. mendean, Daguerre apezpikua bihurtuko zen Larresoroko seminarioaren sortzailearen eraginez, hainbat soinularik beren tresnak erre zituzten.
Daguerre berak haatik gizon gazteen dantza baimentzen zuen herriko besta eta ihauteri kari.
Dantza jauziak, dantza luzea, eta "mauresque" -hain segur gaurko kaxkarot martxaren arbasoa– onartzen zituen, ez zirelako "lizunak".

Apezek dantza eta soinuarekin ukan zuten harreman konplexu horrek berant arte iraun zuen. Atharratzen 1832an, Etchart-Tiraz bikarioak Garat soinulariaren ehorzketetan prediku bortitz bat eman zuen: "deitora ezazue infernuan jada erretzen ari den arima hunen bilakaera; madarika ezazue betikotz soinularien ofizioa". Jendea oldartu zitzaion apezari prediku horrengatik.