Gipuzkoako soñu zahar bat: "Punta-motz"

Dokumentu mota:
Bideoa
Gako hitza(k):
punta motz Argia dantza taldea
Gipuzkoako soñu zahar bat: "Punta-motz"
© EITB

Juan Inazio Iztuetak jasotako Gipuzkoako doinu zaharretako bat da Punta-motz. Kezkatuta ageri zen Iztueta 1824an argitaratutako Gipuzkoako dantzei buruzko liburuan, "soñu-zarrac" gipuzkoarren aintzinako dantzak izanik albo batera utzita zeudela eta gazteek ez zituztela ezagutzen. "Dantza ez da beste gauzarik, ez bada, oinekin kantatzea" dio Iztuetak doinu zaharren inguruan ari denean.

Argia dantza taldea- Mikel Legorburu & Abel Iriondo (1994) © EITB

Gehiago jakin