Eztabaida hegoaldean XVIII-XIX. mendeetan

Dantzaren indarrak, eliza bestetan ere, Kontra-Erreformako Eliza arranguratzen zuen.
Joxemiel Bidador-ek aztertu zituen XVIII. mendean dantzaren inguruan izan ziren lehia teologiko zorrotzak.
Manuel de Larramendi (1690-1766) eta Sebastian Mendiburu (1708-1782) misionesta, biak jesuitak, bata bertzearen aurka jarri ziren.
Mendiburu-k, geroago Fray Bartolome de Santa Teresa (1768-1838) karmeldarrak eginen zuen bezala, dantza irmoki kondenatzen zuen.
Larramendik aldiz dantza "onak" eta "gaiztoak" bereizten zituen, azken hauetan protokolozko ezpata dantzak eta soka dantzak sartuz.
J. I. Iztueta-k (1767-1845), Ilustrazioak eraginduta, eztabaida hori luzatu zuen. Gipuzkoako dantzez egin zuen obra nagusiaren xedeetarik bat zen dantza ziklo batzuen zilegitasuna eta aspektu morala azpimarratzea. Dantza hiritartasunaren eta gipuzkoar foralitatearen sinbolo bihurtzen zen.