Jauzien idazketa lana

Dokumentu mota:
Bideoa
Gako hitza(k):
Koldo Zabala
Jauzien idazketa lana
© Pirinio Atlantikoetako Departamenduko Artxiboak

Urratsak eta pausuak idazteko, kodifikatu behar dira. Dantza maisuek metodo ezberdinak erabili dituzte horretarako: adibidez Laban eta Conté metodoak. Jauzien idazteko, Koldo Zabalak, Conté metodoa erabili du musikarekin zuen loturagatik eta pausuetan oinarritzeagatik.

Lan ikaragarria egin duen arren, Jean-Michel Guilcher-ek huts handiak egin ditu jauzien idazterakoan: urrats bat noiz hasten den eta noiz bukatzen den jakiteko pausuak ulertu behar dira. Ikerlari bat da eta ez metodo hauek menperatzen dituen dantzari bat.

Koldo Zabala. "Eleketa" programa. 2012 © Pirinio Atlantikoetako Departamenduko Artxiboak - 19AV170

Gehiago jakin