Dantza gogo ariketa bezala

Dantza batzuk oinarri koreografiko eta musikal irregularretan oinarrituak dira, J. A. Urbeltz-ek "laberintikoak" deitu egiturak sortuz.

Berezitasun hori aurki daiteke Euskal Herri eta Bearnoko dantza jauzietan, Baztango mutil dantzetan, Gipuzkoako soñu zaharretan eta Durangaldeko erregeletan. Genero desberdin horien arteko ahaidetasunak ezagunak dira.

Lapurtarrak jauziaren arrastoak aurki daitezke, adibidez, Gipuzkoako Kuarentako erregela soinu zaharrean.

Eraikuntza melodiko horiek, J.-M. Guilcher eta M. A. Sagasetak erakutsi duten bezala, galdera anitz altxatzen dituzte. XVII-XVIII. mendeetan modan ziren doinu batzuetarik abiatzen dira, eta ekai hori garatzen dute modu asimetriko batean, baina dantza osoari batasun zerbait emanez. Baliteke dantza horiek eginak izan daitezen memorio desafio gisa, dantza osorik emaiteko gai zen gazteriaren ohoretan. Dantza horien izenek, bertzalde, bertze ikerketa mundu bat zabaltzen dute.