"Lastozko gizona" - Ilarduia, Egino, Andoin (Araba)

Dokumentu mota:
Soinua
Gako hitza(k):
Andoin Ilarduia Egino
"Lastozko gizona" - Ilarduia, Egino, Andoin (Araba)
Aintzane Erkizia - CC-BY-SA

Arabako ekialdean dauden Ilarduia eta Andoin herrietan egindako grabaketa. Inauterietako "porrero"ek "lastozko gizona"rekin, etxez etxeko karrikabuelta egiten dute, jendea zirikatuz eta dantzatuz, karraka eta musikarien laguntzarekin. Inauteri egunari amaiera emateko, herriko mozorroek, "porrero"ek eta gainerako pertsonaiek, musikariekin batera, lastozko gizonaren azken epaiketa egiten dute, eta errudun denez sutan erretzen. Ilarduian, Egino eta Andoin herriekin batera ospatzen dituzte Inauteriak. Hiru herri hauetan inauteriak 1936an eten egin ziren.

Herritar talde batek, bizi ziren lekuko batzuen testigantzan eta testu batzuetan oinarrituz, 2007.az geroztik berreskuratu zituzten.

Orain hiru herriek elkarrekin ospatzen dituzte. Eusko Jaurlaritzak ondare inmaterial bezala katalogatu ditu.

2012 - Aintzane Erkizia - Soinumapa.net - CC-BY-SA

Gehiago jakin