Hil eta piztu

Erritual asko, bereziki ihauterietakoak, bururatzen dira pertsonai baten hiltze eta arrapiztearekin: kauteren aprendiza den Pitxu Zuberoako maskaradan, uxerra tobera mustretan, edo Zan Pantzar Haustez.
Irakurketa anitz hemen ere.
Violet Alford–en ondotik irakurketa naturalista segitzen dutenentzat, hor hautemaiten dira aspaldiko errito agrarioak, gizakien eta izadiaren emankortasun urteko zikloa segurtatu nahi zutenak. Bertze batzuentzat, pertsonaiaren hiltzeak erran nahi du ihauteriko ifrentzuzko garaia bururatua dela.
Ihauteriaz aparte, Juan Antonio Urbeltz-ek hainbat bestatan, bereziki Jondonibane eta Besta-Berrietan, ikusten ditu izurriteen aurkako geriza erritu batzuk.
Gaurko hainbat eragilerentzat, jestuaren, soinuaren eta errolaren transmisio modu zein testuinguruak diote "ohiturazko" izaera ematen bestari, jatorrizko erranahia, ezin ulertuzko bihurturik, edozein izanik ere.