Betti Bettelu eta Aurrera taldearen arraberritzea (1979)

Dokumentu mota:
Bideoa
Gako hitza(k):
Thierry Truffaut mutxiko Betti Betelu
Betti Bettelu eta Aurrera taldearen arraberritzea (1979)
© Pirinio Atlantikoetako Departamenduko Artxiboak

Garai hartan, dantza taldeek kasik bakarrik udako turistentzat dantzatzen zuten. Dantza bere euskal nortasunaz deskonektatua ikusi zuen Thierry Truffaut-k. Taldeek ez zuten errepertorioen eta dantzen jatorrien ezagutza handirik. 1979ko maiatza-ekainean, Betti Betteluren ezagutza egin zuen: eskuzabaleko gizona, zuzena, itzulingururik gabekoa. Gaueko dantza klaseak ematen zituen, arraroa zen garai hartako.

Harekin lehen Mutxiko eguna ezagutuko du: eguneroko jantziekin, dantzariak talde giro azkar batean ari. Begiratzen den dantza baten ordez, bizitzen den bat deskubrituko du. Elgarrekin, Aurrera Baionako Balichon elkartetxeko dantza taldearen arraberritzean lan egin zuten, Lapurdiko jauzien errepertorioa eta ihauteria berreskuratzeko.

Thierry Truffaut. "Eleketa" programa. 2015 © Pirinio Atlantikoetako Departamenduko Artxiboak - 19AV1545

Gehiago jakin