Dantzaren testuinguru berriak

Erregulazio mekanismoek bilakaera desberdinak ezagutu dituzte, gizartearen aldaketen araberakoak.

XIX. mende hondarretik aitzina, euskal kulturaren politizazioa dela eta, euskaltzaleek zenbait dantza hautatu zituzten ikusgarri batzuen menturan. Durangaldeko dantzari dantza prozesu horren bihotzean izan zen.

Berrikiago, ahusagailuzko dantzak ere berreskuratu nahi izan dira. Berreskuratzea baino gehiago, testuinguru berri batzuk asmatuak izan dira, bereziki hirian.

Iparraldean, kostaldean desagertzear zeuden dantza jauziak berriz abiarazi zituzten, Betti Betelu dantza maisuak bultzaturik. Lapurtarrak elkarteak Lapurdiko ihauteria arrabultzatu zuen halaber. Dantza jauziak gero eta gehiago eman dira azken urte hauetan, erranahiaren aldaketa haundi batzuekin.

Anitzentzat, dantza euskal kulturan lehen urrats baten emateko aukera bilakatu da.