Altsasuko kintoak (Nafarroa)

Dokumentu mota:
Bideoa
Gako hitza(k):
Altsasua
Altsasuko kintoak (Nafarroa)

Altsasun, Erregeen egunean, meza nagusiaren ondoren, Santa Agedaren festarako erregea hautatzen da jaian parte hartu behar duten gazteen artean. Hautaketa udaletxean egiten da. Gazteak biribil bat osatzen dute eta alkateak, erdian, txanpon bat botatzen du lurrera. Txanponaren arranoaren buruak nori begira, harexekin hasten da kartak banatzen. Lehenengo erregea suertatzen zaion gaztea izango da jaiaren antolatzailea.Bigarren erregea neska kintoek emandako opilak bilduko ditu. Egun horretatik aurrera, zortzikoaren entsaioak hasten dira Santa Ageda egunaren bezpera arte. Festaren eguneko protagonistak "kintoak" dira, 18 urte betetzen dituzten neska-mutilak. Festa hauek gazte guztiek zortziko bana dantzatu ahal izateko behar duten adina denbora irauten dute. Santa Ageda egunaren goizean eskean ibiltzen dira kintoak, behar den bezala jantzita: arropa zuriz, lau zapi lepoan eta gorosti makila bat zetazko zintekin ederki apaindurik. Erratilu bat eramaten dute etxeetan eta kalean jendeak emandakoa biltzeko. Erregeak txistulariek lagunduta joaten dira. Arratsaldean, bazkalostean, zortzikoak hasten dira plazan, erregea lehendabizikoa izanik.

"Euskal Herritik" - Koldo San Sebastián (1996) © EITB