Altzürükün, borroka iturri zagon Brale dantza utzirik

Dokumentu mota:
Bideoa
Gako hitza(k):
bralea Jakes Jaragoyhen Altzürükü
Altzürükün, borroka iturri zagon Brale dantza utzirik
© Pirinio Atlantikoetako Departamenduko Artxiboak

Jacques Jaragoyhenek kondatzen du nola Bralearen emaitea gelditu zen Altzürüküko maskaradetan. 1904an, Altzürükütarrak joan ziren Gamere-Zihigara maskaraden emaitea. Bralearen mementoan, herriko neskak bildu behar zituztelarik borobilera Brale kontrapasarentzat, Gamere-Zihigako mutikoak oldartu ziren eta borroka hasi zen. Zamaltzainaren zamaia hautsi zuten eta maskaradek gelditu behar izan zuten. Ondoko urtean aldiz Gamere-Zihigako gazteak etorri ziren Altzürüküra maskaraden emaiteko, baina herrian sartzeko barrikadan, Altzürükütarrek borroka abiatu zuten eta Gamerearrak ohildu. 1909ko urtean, Altzürükük maskaradak berriz abiatu zituzten baina deliberatu zuten ez gehiago Bralearen osorik emaitea. Eta geroztik zati bat baizik emaiten dute: Braletik jauztea, neskak konbidatu gabe.

Jakes Jaragoihen. "Eleketa" programa. 2013 © Pirinio Atlantikoetako Departamenduko Artxiboak - 19AV1193

Gehiago jakin