Gazteriaren autoeraketa molde bat

Dantzaren irakaskuntza eta plazaratzea elgarrekin kudeatzen dituzte gazteriak eta tokiko agintariek.
Gazteria, erakunde bezala, luzaz osatu zuten mutil ezkongabeek. Haien gain zen dantza maisuaren eta soinulariaren (frangotan pertsona bera) deitzea. Ardura hori maiz bozen bidez hautatua zen talde batek hartzen zuen bere gain.
XIX. mende hastapenean, Lapurdiko hainbat herritan, gazteek "tamburinaren elkarte" batzuk osatzen zituzten eta diru zerbait ematen zuten Bazkotik Abenduraino igandero joko zuen tamburin (xirula-ttunttuna) edo xiribikari baten ordaintzeko.
Otsagabian, dantzariak Muskildako santutegiari eratxikiak dira.
Eltziegon, Plazako Birjinaren zortzi dantzarietarik bakoitzak hiriko zortzi kofradietarik baten ikurra zeraman papoan.
Busturialdean, "saragi mutilek" zuten bestaren antolaketaren, arnoaren eta txistulariaren pagatzearen ardura.
Eskoriatzan, gaur egun oraindik, 18 urte betetzen dituzten urtean, "kintoak" dantzan ari dira plazan Santa Ageda kari.
Zarautzen, "mutilardoek" dute oilasko biltzea egiten etxez etxe eta aurreskua dantzatzen.