Katti Larrandaburu eta Jean-Pierre Recalt dantza maisuak

Dokumentu mota:
Bideoa
Gako hitza(k):
Johañe Etchebest
Katti Larrandaburu eta Jean-Pierre Recalt dantza maisuak
© Pirinio Atlantikoetako Departamenduko Artxiboak

Johañe Etchebest-ek dantza maisu ezberdinekin ikasi du. Katti Larrandaburuk gorpuztasunean estetika bat erakatsi dio, gorputza nola atxikitzen den, zehaztasuna. Dantza klasikoaren eragina bere erakaskuntzan azpimarratzen du. Zorroztasun bat transmititu dio, adibidez pausuak hesteko maneran.

Jean-Pierre Recalt-ek aldiz pausuen zentzua eta logika erakutsi dio: pausu bat zergatik eta noiz sartzen den (entrexanta bat nun eginen den adibidez). Lurrarekiko harremana ere aipatzen du. Erritmo ezberdinekin jostatzea ere transmititu dio eta pausuetan erritmo ezberdinak nola sartu.

Ondotik, Johañek pausuak interpretatzeko manera ezberdinak erakusten ditu: pausu bat hesteko manera ezberdinak, pausu bat erritmo ezberdinakin egitea.

Johañe Etchebest. "Eleketa" programa. 2014 © Pirinio Atlantikoetako Departamenduko Artxiboak - 19AV1405

Gehiago jakin