Erramun Tartachu dantza-maisua (1923-2015)

Dokumentu mota:
Bideoa
Gako hitza(k):
Erramun Tartachu
Erramun Tartachu dantza-maisua (1923-2015)
© Familia artxiboak

Erramun Tartachu Urdiñarbeko Utigerrenborda etxean sortu zen 1923ko uztailaren 3an. 1936tik dantza xiberotarri interesatu zaio Erramun: urte hartan Urdiñarben eman maskaraden biharramunean, frijat ospetsuak berriz egiten entseatzen hasi zen. Lambarre auzoko Ahetzenborda etxeko Alale Arricau dantza maisua ukan zuen, garai hartan, jakinez beste dantza maisu ezagunik ere bazela herrian (André Chilope, Petti Aguerre, Clément Lastère, Pierre Bergeotte).
Urdiñarbeko dantzariak maskarada eta pastoraletan ari ziren (maskarada 1949an, 1950an pastorala), baina herritik kanpo ere, batez ere maskaradako bost dantzari hoberenak (aitzindariak), jende lerroaren buru emanak.
Noizbehinka, Barkoxeko zoin Sohütako dantzari zaharrenganik aholkuen biltzera joatea maite zuten.
1960tik landa dantza xiberotarrak irakasten hasi zen Erramun Urdiñarben, baina batzuetan kanpoan ere (dantzarekiko zaletasuna berriz sortarazi zuen Muskildin, Bunuzen).
Dantza-maisua gisa hura zuen Urdiñarbeko azken maskarada 1982koa da.
Muskildin gidatu zituen pastorala eta maskarada 1985ean eta 1987an hurrenez hurren.

Erramun Tartachu dantza-maisua - 1982 © Familia artxiboak

Gehiago jakin