Barkoxeko dantza maisuen erakusteko manera: Jean-Pierre Üthürry "Artaguiet"en adibidea

Dokumentu mota:
Bideoa
Gako hitza(k):
Patrick Queheille Barkoxe
Barkoxeko dantza maisuen erakusteko manera: Jean-Pierre Üthürry "Artaguiet"en adibidea
© Pirinio Atlantikoetako Departamenduko Artxiboak

Patrick Quéheillek aipatzen ditu bere dantza ikasketetan ukan dituen aholkuak. Erraiten du beti entzun duela Barkoxeko erakasleek nahiago zutela urrats sinple bat ongi emanik, urrats zaila baten gaizki emaiteko ordez. Jean-Pierre Üthürry "Artaguiet"-ek, 1984ko maskaraden prestatzeko ukan zuen erakasleak,frisat gaizki hetsiak edo gaizki kurutzatuak ez zituen pasatzera uzten. Nahiago zituen frisatak ttiki emanik baina ongi kurutzatuak eta hetsiak.

Patrick-ek kondatzen du Artegieten sukaldean ikasia. Gazteak dantzan ari zirelarik, erakaslea jarria zegoen supazterrean, so. Baina xutitzen zelarik urratsen erakusteko eta xuxentzeko, bere 40-45 urtekin, Patrick-ek dio, 20 urtetako gazte guziak, ttikiak senditzen zirela bere parean.

Haiek kiroleko jantziekin etortzen ziren, Artegiet aldiz laneko galtzak zituen. Baina harrituak eta isilik egoten ziren, entrexatak egiten zituelarik, galtzek egiten zuten azantz motzaren entzutean.

Patrick Queheille Kanpo. "Eleketa" programa. 2013 © Pirinio Atlantikoetako Departamenduko Artxiboak - 19AV1081

Gehiago jakin