Dantzaren transmisioa maisutik ikaslera

Europar ikuspegi batetik, euskal dantza bere goi-mailako gradu teknikoarengatik bereizten da.
Dantza ez da imitazio soilez ikasten ahal. Dantzari bilakatzen da maisu batekin ikasiz, dantza eskola batean.
Formalismo tekniko hori ezagun da bereziki Zuberoako eta Gipuzkoako dantzetan, edo Bizkaiko soka dantzetan.
Dantza luzaz izan da gazteriaren heziketa tresna, gogoaren eta gorputzaren disziplina bezala.
Transmisioa, kasu batzuetan, erakunde formal batzuen baitan egiten zen, jesuiten kolegioetan bezala, baina dantza eskolak oroz gainetik herri mailan egituratzen ziren, dantza maisuen inguruan.
Gipuzkoan, dantza maisuen leinu famatu bat J. I. Iztuetarekin (1767-1845) hasi zen, gaur egun arte.
Zuberoan, 1870 eta 1914 artean, dantza eskolak egituratu ziren Atharratzen, Barkoxen edo Altzürükün armadatik sartu dantza maisuen inguruan. Azken hauek teknika arraberritu zuten dantza "sabanta" eta dantza jauzien aspaldiko hizkera elgarri lotuz.